Fibrobacter

Fibrobacter
Sailkapen zientifikoa
AzpierreinuaNegibacteria
Filuma Fibrobacteres
[[|]]

Fibrobacter bi espezie besterik ez dituen bakteria-generoa da, bakterio Gram negatiboz osatua. Bazilo itxura dute eta anaerobioak dira. Genero honetako bakterioek hausnarkarien errumenean bizi dira, eta animaliak jaten duen landareen zelulosa degradatzen dute.

Hasiera batean bakterio hauek Bacteroides generoan sailkatzen ziren, baina 1988an hortik atera eta genero berria sortu zuten mikrobiologoek: Fibrobacter.

Genero honetako bi espezieak Fibrobacter intestinalis eta Fibrobacter succinogenes dira (2014an). Hausnarkarien errumenez gain, beste animalien digestio-aparatuan ere daude, baita termitenean ere.


Developed by StudentB